XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Laburtuz, ikasleen beraien arteko eta irakaslearekiko harremanak positiboak izatea, edozein lan intelektualerako beharrezko baldintza dira.

Hor hutsuneak daudenean, irakaskuntza osoa blokeatzen dute.

b) METODOLOGIA DIDAKTIKOA.

Azalpen-Errepikatze-Memorizatze soilean oinarritzen den metodologia da onena ikasle pasibo eta desmotibatuak sortzeko.

Metodologia eraginkorra izan behar duela esatea topikoa da jadanik.

Eta hala ere askotan metodo memorizatzaile hutsak erabiltzen ditugu metodoa bere edukia den gaietan: Natur gaiean adibidez edo Giza zientzitako zenbait arlotan.

Metodologia eraginkorrak honako bereizitasunak ditu:
- Ikaslearen interesik sakonenetik abiatzea: Ikasten ari den gaiari buruzko galderak egiteko eta erantzunak aurkitzeko posibilitatea erraztu.

Oinarrizko gaien inguruan bakoitzaren interesen arabera aukeratzeko beste batzu ipini, adibidez lan monografikoetan gaiaren aukeran edo bere erabileran muga hertsiak ez ipiniz.

- Eskola bizitzara irekia: ikaslea bizi den ingurugiroarekin konektatu; ez eman, berak berez aurki dezakeena; liburua, behaketa eta esperientzia zuzenez (bixita, esperimentu, etab.) ordezkatu; zentzu karitikoa garatu.

- Eginez ikasi lema ahal den guztian jarrari: egiten duguna esaten digutena baino askoz emankorragoa da eta praktikatzea ere ikastea da.

Adibidez, Fisikan, laborategiko ihardunak dira onenak, ez motibatzeko bakarrik, baita ikasteko ere.

Lana edo eginkizuna erabilgarria bada, hainbat hobe, motibatzaileagoa izango bait da.

Desberdina izango litzateke idazketa, notarako egitea ala eskolako aldizkarirako egitea; Giza Zientzitako gaia delako inkestak egiten ikastea ala lantegi bat ikusteko inkesta prestatzea.

Eskolako bizitza eta kanpokoa ahalik eta estuenik loturik mantentzea nahi litzateke.

- Batasun honek sarritan beste planteamendu bat eskatzen du: interdisziplinarra alegia.

Ekintza batek lantegi bat ikuskatzeak adibidez ikuspuntu desberdinak eduki ditzake edo ditu:.